Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Udd bubacar, Sidi Mohamed

Mauritaniar politikaria (Atar, 1957). Administrazio eta ekonomia zuzenbideko ikasketak egin zituen. 1983an Ogasun eta Merkataritza ministerioko aholkulari izendatu zuten. Geroago Mauritaniako Islamiar Errepublikako Diruzaintza hartu zuen bere gain. 1985ean Enpresa Publikoen Zaindaritzako zuzendari izendatu zuten, eta 1986an, Aurrekontuaren zuzendari. Urtebete geroago Finantza Kontrolatzaile izendatu zuten, eta urte horretako abenduan Plangintza Zuzendari. 1988ko apirilean Altxorraren eta Kontabilitate Publikoaren zuzendaritza hartu zuen. Bi urte geroago utzi zuen kargua, Ogasun ministro izendatu baitzuten, eta handik gutxira, Arrantza eta Itsas Ekonomiako ministro ere bai. 1992an, Mauritaniako lehendakari Muauiya Uld Taya-k Lehen ministro izendatu zuen.