Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Udmurtia

(Udmurtiarren Errepublika Autonomoa). Errusiako Errepublika Autonomoa, Kama ibaiaren goi-arroan, Ural mendien oinetan. 42.100 km2 eta 1.620.000 biztanle. Hiriburua: Ijevsk (549.000 biztanle). Oso lurralde zelaia da. Ekonomia: nekazaritza (laboreak, lihoa, azukre erremolatxa, patata), abere hazkuntza (behi azienda) eta industria (metalurgia, makineria, zementua, zurgintza, larrugintza, janari industria). Petrolio eta manganeso hobiak.  v  Historia. XIII-XVI. mendeetan Tartariarren eskuetan egon zen, eta 1552. urtean errusiarren mendean geratu zen. 1773-1775 urteetan Pugachov-en matxinadan parte hartu zuten udmurtiarrek. 1917. urtean sobietarrek Ijevsk hartu zuten eta 1918. urtean lurralde osoa. Gerra zibilaren ondoren Vot-eko lurralde autonomoa sortu zen (1920), eta 1934. urtean Udmurtiarren Errepublika Autonomo bihurtu zen.