Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txitxerin, Georgi Vasilievitx

Errusiar diplomatikoa (Karaul, Tambov-eko probintzia, 1872 - Mosku, 1936). Sozialdemokrata zenez 1907. urtean Alemaniara jo behar izan zuen eta Ingalaterrara gero. 1918. urtean Ingalaterratik egotzi zuten. Urte berean Trotski-ren postua bete eta Kanpo Arazoetarako komisario izendatu zuten. Estatu kapitalistek bultzatzen zuten Errusiaren bakartasuna saihesten ahalegindu zen. 1922an Genoako konferentzian izan zen eta han alemaniarrekin negoziatu zuen (Rapallo-ko hitzarmena) Errusia nazioarteko politikagintzara itzul zedin. 1930. urtean Litvinov politikariak hartu zuen Txitxerinen lekua.