Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txitxar

iz. Intsektu kolore-iluna, mintzezko hegoak dituena; arrak karranka hots beti-batekoa ateratzen du (Cicadinae).  v Gorputz baldar samarra, buru eta begi handiak eta hego zabalak ditu. Kolorez, beltza eta orban horixkekikoa izaten da. Arrak karranka-hots beti-batekoa egiten du hegoekin. Uda bukatze aldera hiltzen dira arra eta emea, landareetan arrautzak utzita. Europako hegoaldean bizi da, batez ere.