Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txitximeka

izond. Etnogr. XII. eta XIII. mendeen artean, Mexiko iparraldetik abiatu eta zibilizazio toltekak hartzen zituen erdialdeko ordokietan egokitu zen herri nomadako kideez esaten da. Tolteka (“jende zibilizatua”) eta txitximeka (“atzerritarra”) elkarren aurkako hitzak dira. 1224. urtean gertatu zen txitximeka herriaren inbasio handia. Arkua eta geziak ezagutzen baitzituzten, erraz nagusitu zitzaizkien habailez baliatzen ziren ordokietako herriei. XIII eta XIV. mendeetan aldaketa handiak gertatu ziren Mexiko aldean: txitximeka nomadak tolteka herrien ohiturak hartzen hasi ziren, mestizaia aregotu zen eta idazkera, egutegia, zeramika eta bestelako aurreramendu teknikoak hedatu ziren. Txitximeka herriak Texcoco egin zuen hiriburu eta Tenochticlan hiri nagusi zuen azteka herriari aiher bizi izan zen beti. Harreman txar hauetaz baliatu zen Hernán Cortés Mexikoko konkista bideratzeko.