Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txeng Ming-tao

Txinako filosofoa (1032 - 1086). Administrazioan lan egin zuen, hiriburuan eta probintzietan, gizarte eta heziketa alorrean. Taoismoa eta budismoa ikasten ari izan zen luzaro, baina azkenerako uko egin zien. Txeng I Txuan bere anaiarekin batera konfuzianismoaren alderdi berriak landu zituen. Haren eta bere anaiaren idazlan guztiak hamalau liburukitan argitaratu ziren.