Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txeng I Txuan

Txinako filosofoa (1033 - 1107). Txeng Ming-taoren anaia zen. Goi mailako administrazioan jardun zuen eta ospe handiko irakaslea izan zen. Mentzioren lanak eta Txung-Yung oinarritzat harturik Konfuziok baliatutako sei liburu klasikoak aztertu zituen. Neokonfuzianistarik handienetako bat izan zen bere anaiarekin batera.