Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tuttle, Frank

Estatu Batuetako zinemagilea (New York, 1892 - Los Angeles, 1963). Zinemako kazetaria izan zen hasieran eta gidoigilea gero. 1922an hasi zen filmak zuzentzen Paramount produkzio etxerako. The Glass Key (1935, Kristalezko giltza), eta This Gun for Hire (1942, Arma hau alokagai dago) ditu filmik bikainenak, Dashiel Hammet-en eleberrian oinarritua bata eta Graham Greene-renean oinarritua bestea. Joseph McCarthy senatariak eragindako “sorgin-ehiza” bitartean alderdi komunistako kide izan zela aitortu behar izan zuen eta alderdikide batzuk salatu zituen.