Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tutmosis

edo Tutmes. (Egiptoeraz, Thutmes, “Tot-en semea”). XVIII. dinastiako (Inperio Berria) lau faraoien izena. v Tutmosis I.a. Amenofis I.aren semea eta ondorengoa (K.a. 1506 - 1493). Amosis arrebaordearekin ezkondu zen eta harengandik Hatsepsut alaba jaio zen. Beste emazte batengandik izen bereko semea izan zuen. Mendeko lurraldea hedatu zuen (Nubia, Ipar Siria) eta Asian Eufratesen ertzetara iritsi zen. Bere hilobia Erregeen Haranean jarri zen lehena izan zen. v Tutmosis II.a. Aurrekoaren semea eta ondorengoa (K.a. 1493 -1478). Hatsepsut arrebaordea lehen emaztetzat hartu zuen; aitaren hedapen politikari jarraitu zitzaion. v Tutmosis III.a. Aurrekoaren semea (K.a. 1425 - 1358). Faraoi izateko Hatsepsut izebarekin ezkondu behar izan zuen eta hura hil arte ez zuen kargua bere esku hartu (1483). Gero Hatsepsuten alaba Nofrure-rekin ezkondu zen. Ordu arte Egipton ezagutu ez zen politika inperialista garatu zuen: 18 kanpainatan Egiptoren mendeko lurraldea Eufratesera hedatu zuen, Mitani inperioari nagusiturik.  v  Tutmosis IV.a. Amenofis II.aren semea (K.a. 1401 - 1390) eta Amenofis III.aren aita.