Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tutu, Desmond

Hegoafrikako elizgizona eta politikaria (Klerksdorp, 1931). Hegoafrikan eta Londresen egin zituen ikasketak eta 1960. urtean ministro protestante egin zuten. Giza eskubideen alde jardun zuen hasieratik eta 1972-1975 urteetan munduko elizen kontseiluko zuzendari izan ondoren Johannesburgoko katedral anglikanoko dekano (beltz batek lehenengoz betetzen zuen kargua) eta Lesothoko apezpiku (1977-1978) izan zen. 1979. urtean Hegoafrikako Errepublikako Elizen Kontseiluko idazkari nagusi izendatu zuten eta 1984an Johannesburgoko apezpiku anglikano. Bortizkeria aldera utzita arrazismoaren aurka borrokatu zen eta 1984. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen.