Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tura, Cosme

Italiar pintorea (Ferrara, 1430 - Ferrara, 1495). Borso d´Este dukearen gorteko pintorea izan zen eta horri esker ospe handia izan zuen eta lan ugari eskatu zizkioten elizaren eta nobleziaren aldetik. Dukea hil ondoren (1471), haren ordezkotza hartu zuen Ercole de Robertirentzat lan egin zuen. Ferrarako eskolako maisu nagusia izan zen. Mantegnaren, Piero della Francescaren eta Donatelloren eragina nabaria du bere pinturetan. Pertsonaia aztoratuak agertzen ditu bere obretan; toles handiko arropez jantziak, kolore distiratsuak eta fantasiazko dekorazio irudiak zituen gustuko eta xehetasun guztiak arreta handiz landuak ikus daitezke. Lan nagusiak: Ama Birjina Madalena eta Jeronimo Santuarekin Ajaccioko museoan, Udaberria (1460) Londresko Galeria Nazionalean, Deikundea (1469) Pietà (1472) Veneziako Civico Correr museoan, Roverellaren erretaula (1473-1474), Ferrarako katedralean, Ferrarako Schifanoia Jauregiko freskoak (1469-1471).