Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

turba

iz. Geol. Orain dela gutxi eratu den ikatz fosil mota, eta landare hondakinak oraindik ikatz bihurtzen hasi berriak dituena. Eraldaketa hori zingiretan eta paduretan gertatzen da. Kolore beltza edo marroi iluna du. Bere osaeraren % 80 ura da, eta lehortuz gero % 35era jaisten da. Turbaren bero ahalmena kilo bakoitzeko 5.000 kilokaloriatakoa da. Erregai gisa erabiltzen da. Turbatik hidrokarburoak lor daitezke eta gas erregaiak lortzeko ere oso erabilia da. Amoniakoa, sufrea eta olioak lortzeko ere erabiltzen da.