Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tupolev, Andrei Nikolaievitx

Errusiar ingeniaria (Pustomazobo, 1888 - Moscu, 1972). Zhukovski-ren ikasle eta laguntzaile izan zen. 1918. urtean bere lehen monoplanoa egin zuen. Handik aurrera 100 hegazkin mota baino gehiago egin ziren haren gidaritzapean. 1933. urtean ANT 20 hegazkina egin zuen, garai hartako hegazkin handiena izan zena. 1937. urtean atxilotu zuten eta heriotza zigorra eman zioten. Heriotza zigorra kendu bazioten ere, kartzelan egon zen 1941. urtea arte eta urte hartan aske utzi zuten. Hiru Stalin sari eta Lenin saria (1957) irabazi zituen erreazkiozko hegazkintzari buruz egin zituen lanengatik. Geroago TU 95 bonba-hegazkina eta TU 144 merkataritzarako hegazkin supersonikoa egin zituen.