Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tuko-tuko

iz. Zool. Ktenomidoen familiako 20 bat ugaztun karraskariren izena. Itxuraz kastorearen oso antzekoak dira, baina gorputza lurpean bizi ahal izateko egokitua dute: ebatortz sendoak eta zorrotzak dituzte; hanka-eskuetako atzaparrak indartsuak dituzte eta begiak buruaren oso gainean kokatuak, oso kanpora atera gabe ikusi ahal izateko. Kolorez marroi ilunak dira. Batez ere landareen sustraiak jaten dituzte. Ezagunena (Ctnomys magellanicus) Peruko tuko-tukoa da.