Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trementina

iz. Kim. Hidrokarburo terpenikoen familiako olio esentziaduna (C10H16). Trementinaren osagai nagusiak pinenoa eta diterpenoa dira. Bi mota dira ezagunenak: bata, pinu azalek jariatzen duten izerdiaren (trementinazko goma) destilazioaz lortzen da; bestea, pinu egurraren nafta disolbatzaile baten bidez erauziz. Isurkari kolore gabea da, usain sarkorra du, ez da urtzen uretan eta ura baino dentsitate txikiagokoa da. Pinturak arintzeko eta erretxinak, bernizak, argizariak eta beste gai organiko batzuk disolbatzeko, intsektu hiltzaile gisa, lurringintzan, medikuntzan eta abar erabiltzen da. Sukoia da, eta pozoitsua irensten bada. Veneziako trementina laritzetatik lortzen den olio erretxinatsua da.