Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Treku, Mattin

(«Mattin» deitua) Lapurtar bertsolaria (Ahetze, 1916 - Ahetze, 1981). Hamazazpi urte zituela kantatu zuen lehen aldiz plaza agerikoan, Saran, Panpale bertsolariarekin batera. 1948an Urruñan eta 1952an Saran egindako bertsolari sariketan txapeldun gertatu zen. Ondoren, Xalbadorrekin osatu zuen bertsolaritzaren historian izan den bikote historikorik sonatuenetakoa. Mattinen bertsokera umoretsua zen, zirtolaria eta piperduna, entzuleak barrez aise jartzen zituena. Bi bertso liburu argitaratu zizkioten bizi zela, Ahal dena (1972) eta Etxe xokotik kantari (1981). 1982an, Mari Trekuk, Mattinen emazteak, haren bizitzari buruzko oroitzapen liburu bat argitaratu zuen Mattin, nere gizona izenburupean.