Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Transilvania

(Errumanieraz Transylvania edo Ardeal; Al. Siebenbürgen; hungarieraz Erdely). Errumaniako antzinako lurraldea. 51.160 km2 eta 6.000.000 biztanle inguru (errumaniarrak, magiarrak eta alemaniarrak). Hiriburua, Cluj. Lurralde menditsua da (Transilvaniako Alpeak hegoaldean), eta basoak eta zelaiak, oso emankorrak (laboreak, fruituak, lekadunak), ugariak dira. Behiak eta ardiak hazten dira. Lurpea oso aberatsa da: gas naturala, lignitoa, gatza, merkurioa, metalak.  v  Daziaren parte izan zen erromatarren garaian, barbaroek eraso zioten eta hungarriarren mende egon zen XI-XVI. mendeetan. Printzerri independientea izan zen XVI-XVII mendeetan, eta kontra egin zien, protestanteak izaki biztanle gehienak, Habsburgotar katolikoei, baina 1691n Habsburgotarrek menderatu zuten. Errumaniarekin elkartu nahirik, 1947. urtean lortu zuten bat egitea. 1952. urtean Errumaniako gobernu komunistak autonomia eman zion.