Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

traktore

iz. Goldeetatik edo gainerako nekazari lanabes edo makinetatik tiratzeko erabiltzen den ibilgailu motorduna.  v  Mek. Indar handiko eta abiadura txikiko ibilgailua da, autoen eta kamioien antzekoa mekanikari dagokionez, baina errepideetatik kanpo lan egiteko prestatua. Gurpil bereziak dituzte lur bigunetan ibiltzeko (katea, zerrenda formakoak…), eta goldeak eta beste nekazari lanabesak edo makinak eramateko gako bat dute. Nekazaritzan, eraikuntzan, errepidegintzan eta abar, erabiltzen dira traktoreak. 1892an egin zen gasolina motorreko lehenengo traktorea. Gaur egungo traktoreek barne erreketako motorrak dituzte, eta gasolina, keroxenoa, gasoila edo petrolio isurkariaren gasa erabiltzen dute.