Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trakipterido

izond. Zool. Lanpridiformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Oso gorputz luzea dute eta ezkatarik gabea mota askok, isatsaldera meheagotuz doana, iparburuko trakipteridoak izan ezik. Sabel-hegalik ez dute, bizkar-hegala berriz begien paretik isatseraino luzea. Isatseko hegala gora okertua dute. Ur sakonetan bizi dira trakiptero mota guztiak.