Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trakl, Georg

Austriar poeta (Salzburgo, 1887 - Krakovia, 1914). Farmazia ikasketak egin zituen. 1914an gerran parte hartu zuen botikari gisa. Gerrak eragin handia egin zion eta han ikusi zituen krudelkerien ondorioz, buruko gaitz batek jota erietxe militarrean sartu zuten. Droga gehiegi hartuta pozoiturik hil zen. Trakl-en lana laburra baina trinkoa da. Samurtasunaren nostalgia lehertzear den ekaitzaren etorrerarekin lotzen du eta etengabea da berarengan gaizkiaren obsesioa. Estilo zakarra eta bizia du oso, irudi bitxiez josia; koloreek, errealitatearekin batere zerikusirik ez dutenek, zentzu sinbolikoa dute eta bere pentsamendua alegoria hertsien bidez ematen du. Rimbaud, Baudelaire eta sinbolista frantsesen eragina nabaria da bere lanetan. Haren obra aipagarri batzuk: Totengan (1906, Arimen eguna), Fata Morgana (1906), Aus goldenem Kelch (1939). Gedichte (1913, Olerkiak), eta Sebastian im Traum (1915, Sebastian ametsetan).