Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toscanelli, Paolo dal Pozzo

Italiar geografoa eta osagilea (Florentzia, 1397 - Florentzia, 1482). Matematika eta astronomian ere jakituna zen. Ekialde urrunarekin komunikatzeko baldintzak aztertu zituen eta Marco Poloren neurketetan oinarrituta, Portugaldik abiatuta Asiaraino heltzeko ideia gorpuztu zuen; Ozeano Atlantikoan zehar, zuzen, Kanariar uharteen eta Cipango (egungo Japonia) uharteen artean 3.000 itsas milia zeudela kalkulatu zuen. Proiektu hau Fernão Martins portugaldar osagileari jakinarazi zion 1474. urtean eta, antza, Kolonek izan zuen horren berri.