Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tosa Mitsunobu

Japoniar margolaria (?, 1434 - Kyoto, 1525). Enperadorearen gorteko margolarien familiakoa zen. Gorteko margolarien buru izan zen 1493tik 1496ra eta 1518an Ashikaga shogunen familiaren artista nagusi izendatu zuten. Haien babesean Tosa izeneko pintura eskola sortu zuen, XIX. mendea arte eragin handia zuena; Tosa eskolaren ezaugarri nagusiak koloreen aberastasuna eta irudi zehatz xumeak ziren, eta literatura klasikotik edo historiatik hartutako gaiak irudikatu ohi zituzten batez ere.