Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toro, Suso de

Espainiar idazlea (Santiago, 1956). Maisu ikasketak egin zituen, baina lanbidea utzita literatura lanean hasi zen buru-belarri. Gaztelaniaz eta galizieraz idazten du. Kritikaren Sari Nazionala jaso zuen 1993an Tic-tac obrarengatik, eta Galiziako Kritikaren Saria ere lortu zuen. Artikuluak idazten ditu aldizkari eta egunkarietan. Nahiz eta hasieran zinemarako gidoi gisa pentsatua izan, Calzados Lola eleberriarekin Blanco Amor saria irabazi zuen 1998an. Eleberri aipagarriak ditu, orobat, Land Rover (1988) eta Ambulancia (1990). Ipuinak ere idatzi ditu, eta horietatik Polaroid (1986) izenekoa da aipagarriena. 1998an, esperimentazioaren bideetan barrena abiatuta, Círculo idatzi zuen. Obra lau zatitan banatua dago, bakoitza oinarrizko elementuetako batean inspiratua: ura, airea, lurra eta sua.