Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toros Daglari

Turkiako hegoaldeko mendialdea, Mediterraneoko kostaren paraleloan, Egridir aintziratik Eufrates ibaiaren goi ibilguraino iristen da. 3.000-3.700 m bitarteko mendi asko dira. Izaia, haritza eta ipurua dira zuhaitz sarrienak. Ziliziako lurralde oparoa salbu, gainerako gehiena oso eremu eskasa da, eta biztanle gutxi ditu. Mea ateratzen da: zilarra, kobrea, lignitoa, zinka, burdina eta artsenikoa.