Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tomas, santua

Kristoren apostolua (K.o. I. m.). Galileako judua zen eta Kristori lagundu zion bidaietan. San Joanen ebanjelioak dakar Santo Tomasen berri: Kristorekin batera hiltzeko prest agertzen denean; Jesusekin elkartzeko bidea jakin nahi duenean; eta Jesusen Berpizkundea haren zauriak ukitutakoan baizik sinesten ez duenean. Berak idatzi bide zuen interes handiko ebanjelio apokrifo bat.  v  Jaieguna, uztailaren 3a.