Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tomas Villanuevakoa, santua

Espainiar elizgizona (Fuenllana, Villanueva de los Infantes-etik hurbil, Gaztela, 1487 - Valentzia, 1555). Alcalako eta Salamancako unibertsitateetan filosofia irakatsi ondoren agustindarren ordenean sartu zen, eta 1520. urtean apaiz egin zen. Karlos V.aren predikaria izan zen eta nahi izan ez bazuen ere, Valentziako artzapezpikutegiko buru izateko kargua onartu behar izan zuen. Berrikuntza nabarmenak eta gizarte lan sakonak bultzatu zituen. Sermoi ugari idatzi zituen.  v  Jaieguna, urriaren 10a.