Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tolbukhin, Fedor Ivanovitx

Errusiar mariskala (Andronik, Jaroslav-etik hurbil, 1894 - Mosku, 1949). 1917. urtean errusiar gudarosteko kapitaina zen eta bat egin zuen iraultzarekin. 1939. urtean dibisio bateko buruzagia zen Uraletan. 1942an Ukrainako hirugarren frontean zen, eta garaipen sonatua lortu zuen Stalingradon. 1943an, 12 zaldizko talderen buru, Stalingradorako bidean zen alemaniar gudarostea garaitu zuen eta Dnieper aldera erretiratu behar izan zuten alemaniarrek. 1944. urtean Besarabia, Bukarest eta Sofia okupatu zituen. Mariskal egin zuten eta Belgrado askatu zuen. Malinovskirekin bat eginik Hungaria eta Austria askatu zituen, eta 1945. urtean Estatu Batuetako gudarosteekin elkartu zen. Austria okupatzen zuen sobietar gudarosteko buruzagi gorena izendatu zuten.