Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Titulescu, Nicolae

Errumaniar politikaria (Kraiova, 1883 - Cannes, 1941). Diputatu hautatu zuten alderdi liberalaren aldetik. 1920-1927 urteetan Finantza ministro izan ondoren Kanpo Arazoetarako ministro izan zen (1927-1928 eta 1932-1936 urteetan). 1930-1931 urteetan, bestalde, Nazioen Elkarteko lehendakari izan zen.