Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

titonido

izond. Zool. Estrinjiformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. 30-53 cm izaten dira luze. Buru handi biribila dute, oso higikorra eta gainaldetik zapalduxea; begiak buruaren aurrean dituzte eta horien inguruko ile-lumak bihotz forman, kolorez zuriak. Mokoa eta atzaparrak oso zorrotzak eta kakotuak dituzte. Kolorez, bizkarralde marroi argi eta sabelalde zurikoak izten dira. Bi ipar buruetan eta ozeanoetako uharteetan izan ezik mundu guztian bizi dira. Genero bat eta 9 hegazti mota biltzen dira familia horretan. Ezagunena hontza zuria da.