Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tito, santua

I. mendeko greziar erlijio gizona. Kristau egin zen eta Paulo apostoluaren ikaslea izan zen. Harekin bidaiatu zen eta epistola bat jaso zuen apostoluarengandik. Korintoko eliza berrantolatu zuen eta Kretako apezpikua izan zen.