Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tigris

Asiako mendebaleko ibaia. 1.718 km. Turkiako Toros mendietan sortzen da, Elazig hiriaren hego-ekialdean (Kurdistan). Kurdistango lurrak zeharkatu ondoren (Siriako eta Turkiako estatuen arteko muga eratzen du 50 km-tan zehar), Irak-en sartzen da eta antzinako Mesopotamiako lurren ekialdeko muga eratzen du, Eufrates ibaiarekin batu eta Shatt al-Arab ibaia osatu aurretik. Ubide batzuek elkartzen dituzte Eufrates eta Tigris ibaiak Irak-eko erdialdetik aurrera. Eufrates ibaian ontziak ezin daitezke ibili, baina bai Tigris ibaian. Ur lasterrei eta albotik hartzen dituen ibaien uren indar handiari (Zab Txikia eta Zab Handia, Diyala, Adhaim, al-Uzaym) eusteko ur-hesiak eraiki behar izan dira, eta ibaiadarrak lurrak ureztatzeko erabiltzen dira (laboreak, kotoia, fruituak eta arroza alubioietan, eta palmondoak-datilak behe arroan, munduko ekoizpenaren % 80).