Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tifus

iz. Sukar handia eta sorgortasuna eragiten duten zenbait eritasunen izena.  v  Tifus exantematikoa. Eritasun kutsakorra, lurralde askotan endemikoa, zorriek eroaten duten Rickettsia prowazeckii mikroorganismoak eragina. Sukarra, sorgortasuna, hotzikarak eta orban gorri ugari (exantemak) agertzen dira, eta, askotan, eldarnioak, neurologia gaitz larriak, arnasketa galarazteraino ere irits daitezkeenak, eta kolapsoa –eta, horren ondorioz, heriotza– eragin ditzake. Sendagaitzat antibiotikoak erabiltzen dira (kloromizetina, terramizina, aureomizina, etab.).