Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tiflopido

izond. Zool. Ezkatadunen ordenako izen bereko familiako suge motez esaten da. Zizare baten edo ziraunaren itxurakoak eta 20-80 cm luzeak izaten dira. Burualdea eta isatsaldea ia bereiz ezinak dituzte. Gorputza eta begiak berak ere ezkata gardenez estaliak dituzte. Hortzak (goiko barailean) eta ahoa oso txikiak dituzte. Lurpean edo hostopean ibiltzen dira. Bost kontinenteetako eskualde bero eta epel guztietan bizi dira.