Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tifazeo

izond. Bot. Tifalen ordenako izen bereko familiako belar landareez esaten da. Mota gehienak landare garaiak dira, 2 m edo gehiago luzeak. Zurtoin bakun zuzena dute, beheko aldea urpean duena. Hosto luze meheak izaten dituzte, zurtoinaren lurpeko aldean sortzen direnak. Loreak sexu bakarrekoak dituzte, zurtoinaren puntan kokatuak eta buruetan elkartuak. Lore arrak buruxkaren goikoa aldean egoten dira, eta emeak beheko aldean; begiratu hutsera bereizi ezinak dira bi loreak. Europako eta Asiako erdialde guztian, Afrikako iparraldean, tropiko aldean eta hegoaldean, eta Ipar Amerikan eta Hego Amerikako hegoaldeko muturrean hazten dira. Lezka da familia horretako landarerik ezagunena.