Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tierney, Gene

Estatu Batuetako antzezlea (New York, 1920). Oso gazterik hasi zen antzerkian eta hemeretzi urte zituela arrakasta handia izan zuen Broadwayn. 1940an hasi zen zineman lanean Darryl Zanuck produktorearen bitartez. Ederra eta talentu handikoa zen eta emakume errugabe oinazetuak antzeztu zituen maiz. Otto Preminger-en Laura (1944) du filmik bikainena. Osasun gorabeherak izan zituen eta zinema utzi zuen aldi baterako. 1979an autobiografia argitaratu zuen: Self Portrait. Filmak: The Return of Frank James (1940, Frank James itzuli da), Tobacco Road (1941, Tabakoaren bidea), The Shanghai Gesture (1941, Shangaiko lilura), Thunder Birds (1942, Trumoi txoriak), Advise and Consent (1962, Aholkua eta baimena), China Girl (1943), Dragonwyck (1946), The Ghost and Mrs. Muir (1947, Mamua eta Muir andrea), The Egyptian (1954).