Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tiberiades aintzira

(Arab. Buhayrat Tabariya; Hebr. Yam Kinneret. Galileako Itsasoa ere deitua). Israelgo ipar-ekialdeko aintzira, Galileako lurraldean, Siriako mugan. Itsas mailatik 210 m beherago dago. Jordan ibaiaren bidez Itsaso Hilarekin lotua dago. 200 km2-ko eremua du eta bertako urak Israelgo ubide sare garrantzitsuena hornitzen du (Kinneret-Negev). Aintzirako ur-hesiak, bestalde, Jordan ibaiaren ur emaria neurtzeko erabiltzen dira. Fruitu arbolak (bananak, kokondoak, datilondoak) eta mahatsa lantzen dira aintziraren ertzetan eta iparraldean garrantzi handiko burdin meatzeak daude. Israelek, 1967. urtean, aintzira eta inguruko kibbutz-ak babesteko aitzakiaz, Siriako Golango ordokia okupatu zuen. Tiberiades da inguruko hiri nagusia.