Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thermidor

(thermon, «udako beroa» eta dôron, «opari» hitz grekoetatik). Frantziako errepublikako egutegiaren XI. hilabetea, uztailaren 19tik abuztuaren 18a arte. v Thermidor 9ko erreakzioa. Frantziako iraultzaren garaian, II. urteko Thermidorraren 9an (1794ko uztailaren 27an) hasi zen matxinada. Haren ondorioz, bertan behera geratu zen Maximilien Robespierre-k gidaturiko Izuaren agintaldia, eta guztiz nagusitu ziren iraultzaren aldeko alderdi moderatuak. Thermidoraren 9an Robespierreren 45 aurkari hil zituen gillotina berberak 104 Robespierre zale hil zituen hurrengo hiru egunetan, Robespierre bera ere tartean. Izu zuriaren garaia deitu den garai horren ondoren, biderik gabe utzi zituzten ezkerreko jakobinoak, eta burges ordenamenduaren alde ziren moderatuak nagusitu ziren.