Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Theiler, Max

Estatu Batuetako sendagilea, Hego Afrikakoa jatorriz (Pretoria, 1899 - New Haven, Connecticut, 1972). Londresen medikuntzako ikasketak egin ondoren Harvardeko unibertsitateko (Estatu Batuak) laborategietan jardun zuen. 1930-1964 urteetan New Yorkeko gaur egungo Rockefeller unibertsitatean egin zuen lan. 1951. urtean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen sukar horiaren aurkako txertoa aurkitu zuelako.