Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thant, U

Birmaniako politikaria (Pantanaw, Maubin, 1909 - New York, 1974). 1957. urtetik aurrera Birmaniako ordezkaria izan zen Nazio Batuen Elkartean eta 1961-1971 urteetan erakunde bereko idazkari nagusia. Budista zen. Liburu ugari idatzi zuen birmanieraz, munduko nazioen arteko elkartasunak dakartzan arazoei eta Birmaniako gaiei buruz.