Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Theile, Johann

Alemaniar musikagilea (Naumburg, 1646 - Naumburg, 1724). H. Schütz-en ikasle izan zen Weissenfels-en. Irakasle lanetan aritu zen Stettin-en eta Lübeck-en. Gottorp-eko (Holstein) dukearen kaperako maisu izan zen (1673-1675). Geroago, Wolfenbüttel-eko (1685) eta Merseburg-eko (1691) kaperetako zuzendari izan zen, baina azkenean Naumburgen hartu zuen berriz ere bizilekua. Nekaldi bat Mateo santuaren arabera (1673), mezak, kantatak, musika tresnetarako lanak eta kontrapuntuari buruzko lanak idatzi zituen.