Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tessier, Jacques

Frantses sindikalista (Paris, 1914 - Paris, 1997). CFTCko idazkari nagusi izan zen 1964-1970 urteen bitartean, eta bertako presidente 1970-1981 bitartean. Hainbat erakundetako administratzaile izan zen, hala nola, Segurtasun Katolikokoa (1958-1989), Ouest-France egunkarikoa (1962. urtetik aurrera) eta Crédit Lyonnais-ekoa (1967-1982). Nazio Batuetako Biltzar orokorreko kide izan zen 1982-1987 bitartean. Lan hauek argitaratu zituen: Marxisme ou doctrine sociale chrétienne?: trente années de confrontation en France (1992, Marxismoa edo kristau dotrina soziala), eta l’Humeur glacée de la lune (1995, Ilargiaren umore izoztua).