Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teniers, David

(Zaharra deitua). Flandestar pintore barrokoa (Anberes, 1582 - Anberes, 1649). David Teniers Gaztea pintorearen aita zen. Italian ikasi zuen, Elsheimer eta Ribens-ekin batean. Anberesko merkatarien elkarteko maisu izan zen 1606-1607 bitartean, eta arte lanen salerosketan aritu zen luzaroan. Berak eginiko lanez ez da askorik ezagutzen. Badirudi erlijio gaiak landu zituela gehienbat, eta aditu batzuen ustez, bereak dira semeak egindakotzat jotzen diren lan batzuk.