Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teniers, David

(Gaztea deitua). Flandestar pintorea eta diseinatzailea (Anberes, 1610 - Brusela, 1690). David Teniers Zaharraren semea zen. 1632-1633 bitartean maisu maila lortu zuen Anberesen. 1651. urtean Bruselara joan zen, eta 1665. urtean Anberesko Akademiako zuzendari izendatu zuten. Bere garaiko gizarteko eszenak eta erretratuak pintatu zituen, baina magia eta sorginkeriari buruzko pinturengatik egin zen batez ere ezagun.