Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tenebrismo

iz. Art. Mendebaleko pinturaren historian, margoaren eragin dramatikoa areagotzeko argitasun eta iluntasunak bortizki nabarmentzeko joera. Tenebrismoaren jarraitzaileen koadroetan irudiak atzealde ilun edo beltz baten gainean margotu ohi dira, irudiak berak argi biziz argiturik. Tenebrismoaren lehenengo maisua eta sortzailea Caravaggio italiar pintorea izan zen. Haren jarraitzaile nagusiak, XVII. mende hasieratik aurrera, Georges La Tour frantsesa, Gerrit van Honthorst eta Hendrik Terbruggen holandarrak eta Francisco de Zurbarán espainiarra izan ziren.