Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tenebrionido

izond. Zool. Koleopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Itxuraz labezomorroaren antzekoak dira, neurriz, ordea, txikiagoak. Kolorez beltzak edo arreak izan daitezke, formaz, berriz, biribil samarrak edo luzaranak. Gehienek ez dute hegan egiteko gaitasunik eta batzuek hegorik ere ez dute. 16.000 mila intsektu mota biltzen dira familia horren baitan. Horietan ezagunena Tenebrio molitor izenekoa da, zekale irinetan ibiltzen dena.