Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Temple, William

Ingeles diplomatikoa eta idazlea (Londres, 1628 - Sheen, 1699). 1666an Bruselara joan zen, eta 1668. urtean Ingalaterra, Probintzia Batuak eta Suediaren arteko Aliantza Hirukoitza negoziatu zuen Frantziaren aurka borrokatzeko. 1668-1671 eta 1674-79 urteetan Hagan enbaxadore izan zen. 1674. urtean Westminster-eko bakea negoziatu zuen. 1677. urtean Maria II.a Estuardo eta Gilen III.a Orangekoaren arteko ezkontza bideratu zuen. Saiakera ugari idatzi zituen politikaren inguruan.