Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Temple, Shirley

Estatu Batuetako antzezlea (Santa Monica, Kalifornia, 1928). Haurra zela hasi zen zineman lan egiten (1932). Lehen agerraldietan arrakasta handia zuen eta 1934tik aurrera protagonista bihurtu zen, 1938 arte batez beste urteko hiru filmetan parte hartu zuelarik. Urte hartan haur antzezle ezagunenaren Oscar berezia jaso zuen. Adinez aurreratu ahala haren omena apalduz joan zen. Film nagusiak: D. Runyon-en Little Miss Marker (1934, Miss Marker txikia), H. Hathaway-ren Now and forever (1934, Gaur eta betiko); D. Butler-en Bright Eyes (1935, Begi distiratsuak); Cummings-en Poor Little Rich Girl (1936, Neska aberats gaixoa). 1949an zinema utzi zuen. Geroago politikan parte hartu zuen alderdi errepublikarraren barrenean.