Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taylor, Zachary

Estatu Batuetako politikaria (Montebello, Virginia, 1784 - Washington, 1850). Estatu Batuetako 12. lehendakaria. 1812. urtean ingelesen aurkako gerran parte hartu zuen, eta seminolen herriaren aurka garaipen bat lortu zuen Floridan. Texasen eta Mexikoren arteko gerraren garaian Monterrey hartu zuen (1846), eta Santa Anna mexikar jenerala menderatu zuen (1847). Garaipen horiei esker Estatu Batuetako lehendakari izendatu zuten (1849).