Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tazieff, Haroun

Frantses geologo eta bulkanologoa (Varsovia, 1914 - 1998). Haroun Tazieff sumendiei buruz egin dituen filmengatik egin da batez ere ospetsu. Afrika Erdialdeko Zerbitzuan lan egin zuen geologo gisa, eta Kituro sumendiaren erupzio batean izan zen. Orduantxe erabaki zuen gai horren inguruan aritzea buru-belarri. Hala, Belgikako bulkanologia zentro nazionala sustatu zuen, Bruselako Unibertsitatean ikastaro bat prestatu zuen gai horren inguruan eta Ikerketa Zentro nazioaleko zuzendari bihurtu zen. 1981ean arrisku natural handien prebentziorako komisario izendatu zuten, eta 1984-1986 bitartean Estatutako idazkari izan zen arrisku naturalen eta teknologikoaren prebentzioaren sailean. Haroun Tazieff sumendien seinaleen bilakaeraz eta gas jarioez arduratu zen. Idazlan zientifikoez ganera, hainbat lan idatzi zituen sumendien inguruan. Film laburrak ere idatzi zituen. 1958an film luze bat egin zuen, Les Rendez-vous du diable (Deabruaren hitzordua), izugarrizko arrakasta izan zuena.