Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tannhäuser

Alemaniar poeta (?, 1200 - ?, 1270). Salzburgoko lurraldeko familia noble bateko semea zen. Bere poema liriko eta kantuengatik egin zen ezagun, eta urte askotan gortez gorte ibili zen kantuan. Herri kantuetako heroi bihurtu zen. XIII. mendeko maisu abeslarien herri kantuen arabera, Tannhäuser Venusen mendian bizi izan zen fedetik urrun, baina erabat kezkatuta Erromara joan zen eta Urbano IV.a Aita Santuari bekatuen barkamena eskatu zion; hark ordea, ezezkoa eman zion, eta barkamena lortzea berak eskuan zeukan bakulua hostoz betetzea bezain zaila izango zitzaiola adierazi zion. Zalduna mendira itzuli zen, eta handik egun gutxi barru Aita Santuaren bakulua hostoz bete zen. Heinek eta batez ere Wagnerrek kondaira horizabaltzen lagundu zuten Tannhäuser operaren bidez.